12 abuztua 2016

Nor gara ?

1997an, baserri gunearen bilakaeraz kezkaturik, Ipar Euskal Herri barnekaldeko biztanle batzu, hedabideetan euskararen presentzia garatzeko motibatuak ziren militante batzu eta beren etxetik hurbil beren lan postua sortu nahi zuten ikus-entzunezko ikasketetarik atera berri ziren gazte batzu elgarretaratu dira hurbileko telebista proiektu baten sortzeko asmoarekin.

Hasieratik, proiektuaren sortzaileak segur ziren biziki inportantea zela herritarren azkarki inplikatzea beren lurraldeko telebistako edukien prestaketan.

Urtetik urtera eraman diren esperimentazio ezberdinek indarturik, hasierako helburua jakitate berezi bihurtu da  ikus-entzun parte hartzailean, lan postuak sortu dira eta egiturak bere jarduerari egokitu ahal teknikoak garatu ahal izan ditu.

Egitura berdintsuekin sarean (tokiko telebista parte hartzaileak bitzen dituen federazioan) egiten den lanak horrelako ekoizteko moduarentzat beharrezkoak diren gaitasunen zorroztea ahalbideratu du, herritarrak parte harraraziz ikus-entzunezko dokumentu baten urrats guzietan, ideiatik hedapeneraino.
Hogei urtez ari izan ondoren eta 2010ean Interes Kolektiboko Sozietate Kooperatiba bihurtu ondoren, Aldudarrak Bideo enpresa sano bat bilkatu da sei lan postu baino gehiago iraunkorturik. Honen helburu nasusia Kanaldude tokiko telebista parte hartzailearen ekoiztea da bere begiraleeri aste guziz euskarazko bideoak proposatuz.
www.kanaldude.eus web guneari baita Euskal Herriko beste kate batzuekin (TVPI, Hamaika besteak beste) finkatu partaidetzeri esker, edukiak nasaiki hedatuak dira.

Sozietate kooperatibak azkarki parte hartzen du tokiko ikus-entzunezko ekoizpen sektorearen dinamisazioan euskal hedabideen geroari buruzko gogoetan murgilduz, bideogintza sailan deus ezagutzen ez dutenentzat formakuntzak antolatuz eta lurraldeko errealizatzaile gazte edota berriak lagunduz beren lehen urratsetan.
Azkenik, bere zerbitzuak, izan diten bideogintza sailekoak edota animazio parte hartzaile modukoak, proposatzen ditu lekuko eragile sozio-ekonomikoeri.
IMG_0960

 

Artikulu hau ere eskuragarri : French