Ikus-entzuntzeko partehaitzailea

Jardureak

Lan nagusiak

Film egitea

Zure beharren araberan, gure taldea gai da zure gogoko bideo baten egiteko. Berdin du zein den irudi horien hedapen xedea, zure eskakizuneri egokitzen gira kaptazio eta hedapen formatoentzat (HD, full HD 4K…) Animazio grafikotik dokumental baten egitera, fikzioan barna, formato labur edo luze, zure arrangureri erantzunen diegu.

Gertakariak, Streaming

Pantaila handi batean edo zuzenean interneten bidez hedatzeko, berdin ere DVD edo blueray bat egiteko, kalitate hobeko materiala badugu zure gertakarien biltzeko Mintzaldiak, kirola, ikusgarriak, instituzioen batzarrak, gure taldeak jakinen du kalitate-prezio erlazio hoberena proposatzen hedadura emateko gertakariari.

Ikus-entzun partehartzailea

Izendapen honekin, egin molde berezi bat lehenesten dugu erran nahi baita ikus-entzunezko dokumentuen egitea eta hedatzea baliatzen dugula talde animazio eta gogoeta kolektiboentzat. Gure gaitasunak ematen ditugu zentzu horretara jotzen duten proiektuen zerbitzuko.

Ikus-entzunezko ekoizpena

Sortuz geroztik, Aldudarrak Bideo egiturak lekuko idazleen filma proiektuen sorreran parte hartzen du. Ikus-entzunezko enpresa ospetsuekin koprodukzioan eginik, Aldudarrak Bideo funtsezko partaidea gelditzen da horrelako proiektuentzat.

Airez eginiko irudiak

Nor gara ?

Aldudarrak Bideo Interes Kolektiboko Kooperatiba

1997an, baserri gunearen bilakaeraz kezkaturik, Ipar Euskal Herri barnekaldeko biztanle batzu, hedabideetan euskararen presentzia garatzeko motibatuak ziren militante batzu eta beren etxetik hurbil beren lan postua sortu nahi zuten ikus-entzunezko ikasketetarik atera berri ziren gazte batzu elgarretaratu dira hurbileko telebista proiektu baten sortzeko asmoarekin. Hasieratik, proiektuaren sortzaileak segur ziren biziki inportantea zela herritarren azkarki inplikatzea beren lurraldeko telebistako edukien prestaketan. Gehiago ikasteko

Ekitaldi multi kamerak

Portfolio

Gure azken lorpenak

Harremana

Bete formulario hau gurekin harremanetan jartzeko